XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hitz bakoitza mundu bat da.

Nola itzuliko duzu gizon batek esaten badu: Bai, guk lehenago tierra asko genituen... Ez dakit, nire mailarik arkaikoena da, nire arkeologia....

- Eskerrak ez duzun zure obra guztia hurbiltasunezko estilo horretan idatzi....

Bai... (Barre egiten du) Bai, bai, dudarik gabe.

Bai, bai, bai; orduan litzatekeelako... itzulezina.

- Eta euskarazko literatura askotan bide horretatik abiatu da jatortasun bila....

Hala ere, itzulezintasunaren kontu hori, pasaeran, jende askori entzun diot.

Orain gogoratzen naiz poeta japoniar batek, Kenzaburu Oe-k, bere poemak alemanierara itzuli zituztenean, halako zerbait esaten zuela....

- Zuk beti eraman duzu halako erreflesio eta teorizazio hari bat zeure praktikarekin batera.

Aurrikusia al zenuen arazo hori gerta zitekeela Jose Franciscoren bidetik joz gero? Egia da nik teoria batekin jokatzen dudala beti, aurrena teoria hori da, eta gero forma literarioa hartzen du.

Zentzu horretan, nire literatura nire teorien plasmazioa dela, etsenpluak, hasi puntu eta komaren erabilera horretatik eta bizitzaren ikuspegiraino, teknikatik filosofiaraino... Jose Franciscorenak, hala ere, beste arrazoi teoriko bat du: barru-barrutiko erregistro horietan egindako literaturak bide laburra du, berehala agortzen da.

Bat egin liteke @- eta niretzako sekulako esperientzia izan zen ipuin hori idaztearena @- baina... Nik uste dut tarte bat behar dela, distantzia bat pertsonaiekiko... Itzulezintasunarena orain planteatu zait.

Horraino, beraz galde-erantzunek eman dutena.

Esan beharrak asko geratuko ziren, noski.

Guk, magnetofoia itzali, eta igande goiz asteasuarrak eskaintzen zuen giroan berriketan segitu genuen honetaz eta hartaz, baina hortik aurrerakoa guk bestek ez daki.